Kultura Zuzenean

Barikuetan Kultura Zuzenean proiektua 2003an jarri zen martxan. Proiektu honekin  herriko jendea elkartu eta herri giroa bultzatu nahi zen eta gaur egun helburu honek indarrean dirau. Honetaz gain badira bestelako helburu batzuk ere bai, hala nola, euskararen erabilpena bultzatzea eta euskal kultura bultzatzea besteak beste.

Zertan datza BKZ? Hilean behin eta normalean ostiraletan ikuskizun kultural bat antolatzen da gizarte etxean. Izaera desberdinetakoak izan daitezke ikuskizun hauek: musika kontzertuak, hitzaldiak, hitzaldi-solasaldiak, emanaldiak,  ipuin-kontalariak, …Halako ekitaldietan giro herrikoia sortzen da gizarte-etxean: umeak, gurasoak, gazteak, helduak…bildu eta giro naturala eta aberatsa sortzen da benetan. Hileko ekintzarekin batera afari herrikoia ere antolatzen da . Afari honetara edonor etorri daiteke, bakoitzak etxetik ekarritako janari goxoak konpartituz eta lagunarte atseginaz goxatuz.

Ikuskizun kultural hauek antolatzeko eta dinamizatzeko  kultura-batzordea  sortu zen  2003an. Bilera irekia eta zabala da hau ere, gizarteren filosofiarekin bat eginez herriaren onerako.

Kultura-batzordea osatzen dugunok  herriko giza-baliabideak  aprobetxatzen saiatu egiten gara eta  herriko musika taldeak, hizlariak…izan ditugu gure artean, beste batzuetan kanpo kontratazioak egiten ditugu. Gizarte-etxera datozen guztiei gure aurrekontuari eta filosofiari egokitutako ordainketa egiteaz gain,  giro herrikoian egindako  afari goxo batera gonbidatu egiten ditugu.

Urte hauetan zehar nolabaiteko dinamika hartu dugu ikuskizunak antolatzeko orduan eta badira urtero-urtero antolatu egiten ditugun ekintza finko batzuk:

-Gizarte-etxeko laguntzaileen afaria. Azaroan

-Pintxo lehiaketa. Martxoan

-Ihauteriak. Otsailean

-Herriko Musika eskolak eskainitako kontzertua. Ekainan

BKZ proiektua hasi zenetik oso erantzun baikorra izan dugu herri mailan eta guru helburuak betetzen direla jakiteak aurrera jarraitzen bultzatzen gaitu.

Ikastaroak

Gizarte Etxean izaera eta mota askotako ikastaroak eman izan dira eta ematen ari dira. Ikastaroak jendearen nahi eta interesen arabera antolatzen dira. Gizarte-etxeak zure  ideia edo ikastaroa proposatzera animatzen zaitu eta azpiegitura, parte-hartzera animatuko den jende kopura eta alde ekonomikoa aztertu ostean bideragarria baldin bada, denon artean aurrera ateratzen saiatuko gara.

Azken urteetan aurrera eraman diren ikastaroak:

  • Sendabelarren ikastaroa (EHNEren eskutik)
  • Polikromatuak
  • Euskara ikastaroak
  • Ingelera ikastaroak
  • Dantza ikastaroa
  • Kontserba eta preparatuen ikastaroa (EHNEren eskutik)
  • Yoga ikastaroa
  • Nekazaritza ekologikoa (EHNEren eskutik)
  • Umeentzat tailerrak (udan)
  • Talla ikastaroa

Musika Eskola

Arrankudiagako Musika eskolak dituen helburuak  herriko musikariak sustatzea eta musika bera bultzatzea dira. Urte askotako jarduera daukan talde bat da eta herriko jende askok  parte hartu du noiz edo noiz, esan genezake Arrankudiagatarrok musikarekiko lotura estua daukagula..

Lengoaia musikala bost urtetan zehar gutxi gora behera landu egiten da eta hirugarren urtean umeak prest egoten dira musika-tresna batekin hasteko. Irakasten diren musika-tresnak honako hauek dira: pianoa, txistua, flauta, trikitixa, akordeoia, eta abar.

Lengoaia musikala eta musika-tresnak jotzen irakasteaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dira. Honetarako, ostiralero taldeka entseguak egiten dira ekitaldietan eskainiko diren  abestiak eta musika obra ezberdinak ikasteko.

Honako hauek dira orokorrean urtean zehar eskaintzen diren ekitaldiak:

  • Kurtso bukaeran herriari eskainitako  musika ekitaldi bat antolatzen dugu.
  • Beste hainbat lekutan ere ekitaldiak izaten ditugu:
    • Kafe Antzokian “Haur kantari Topaketan” parte-hartzen dugu
    • Urtero egiten den Euskal Kantu Txapelketan parte-hartzen dugu.

Emakume talde batek osatzen duen Abesbatza ere badaukagu herrian, noizbait gizonek ere parte hartu izan dute eta gaur egun baten batek ere parte hartzen du. Entseguak  hilean behin, hilabeteko azken igandean, egiten dituzte.  Abesbatza honetan herriko edonork parte har dezake!

 

Kanpamendua

Gure herriko kanpamendua historia handikoa da eta oso leku gutxitan aurki daitekeena gainera. 1977an sortu zen eta ordutik hona herriko ume eta gazte askok konpartitu dituzte joko, gau, txango, bazkari eta pasadizo ugari. Hasieratik helburu batzuen arabera eraiki zen eta gaur egun ere horiek mantentzen ahalegintzen gara. Hala nola, euskara, ondo pasatzea, elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, elkartasuna eta errespetua.

Kanpamendu berezia da, bertan parte hartzen dugun ume zein gazteok talde bat osatzen dugulako. Ez dugu sukaldaririk ez eta etxea garbituko digun garbitzailerik ere. Astebeteko elkarbizitza horretan denen artean bazkariak prestatu, ekintzak antolatu, etxea zaindu eta garbitzen dugu. Horretarako, taldeka antolatzen gara eta talde bakoitzari zeregin batzuk egokitzen zaizkio. Kanpamendu berezia da; aste batean zehar, ume zein gazteok batera egoten garelako: elkarrekin lo egin, elkarrekin gosaldu, elkarrekin jolastu, elkarrekin konpartitu.

Noski, astebeteko elkarbizitza hori aurretik egindako lan guztiaren isla da: etxea bilatu, diru-laguntzak eskatu, tailerrak prestatu, gurasoekin bilerak egin, erosketak egin… Ez dugu beste kanpamendu batzuetan dauden baliabiderik, baina guztion laguntza eta lanarekin, kanpamendua martxan jartzen da.

Arrankudiaga eta Zolloko kanpamendua denon artean eta herriaren laguntzarekin antolatzen den proiektua da. Belaunaldiz belaunaldi tradizio bihurtu da eta hala izan dadila urte askotan zehar!

Jubilatuen Elkartea

Jubilatuen elkartearen egoitza ofiziala Gizarte Etxean dago, konkretuki erdiko solairuan, jubilatuen txokoa izena hartzen duena. Bertan egiten dituzte herriko jubilatuek haien bilerak. Elkartea Bizkaiko jubilatuen elkartearen barruan inskribatua dago eta konkretuki  ordezkaritza Pozokoetxen dago.

Gaur egun Arrankudiagan gutxi gora behera 179 jubilatu daude eta elkartean izena eman dutenak  108 dira, hau da, erroldatuta daudenen %60a.

Elkartearen  zuzendaritza-batzordea lehendakariak, diruzainak eta idazkariak osatzen dute eta beraiek dira jubilatuen jarduera guztiak antolatzen dituztenak: asanbladak, bazkari-herrikoiak, irteerak, herriko jaietan egiten dituzten jokoak, zozketak eta abar.

Elkartea irekia da, hau da, edonork partehartu dezake bertan, nahikoa da izena eman eta kuota txiki bat ordaintzea.

 

La asociación de jubilados de Arrankudiaga tiene su sede oficial en Gizarte-Etxea, concretamente en la segunda planta donde hacen sus reuniones y asambleas a lo largo del año. Tienen representación en Pozokoetxe, como miembros de asociaciones de jubilados en Bizkaia.

Hoy en día los jubilados de Arrakudiaga son más o menos 179, de los cuales 108 son pertenecientes al grupo de jubilados en sociedad, es decir, el 60% del censo.

Esta sociedad se rige por una junta directiva: presidenta, tesorera y secretaria que son l@s que organizan todas las actividades: asambleas, excursiones, comidas, participación en los juegos de fiestas del pueblo, rifas, etc.

La asociación   está abierta a tod@s,  solo hay que inscribirse y pagar una módica cuota para ser perteneciente.

Gazteak

Euskara

Gizarte-Etxeak eta euskarak lotura estua izan dute betidanik. AUZO-ELKARTE honetan euskara  jarduera guztietan  integratua dagoela esan genezake, izan ere Barikuetan Kultura Zuzenak duen helburu nagusienetako bat  euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzea  da, hau da,   Arrankudiagan eta Zollon ahalik eta   giro euskaldunenean bizitzea.

Euskararen aldeko jarduera desberdinak burutu izan dira eta burutzen dira:

-Euskara ikastaroak (AEK-ren eskutik) eman izan dira

- Nafarroa Oinez , Herri-Urrats eta Araba-Euskarazera joateko autobusak antolatu izan dira.

-KORRIKA: Bi urterik behin Euskal Herri osoan zehar egiten den  euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte-hartzen da. Gainontzeko auzokide eta  jarduerekin egiten den bezala, Herriko Korrika Batzordearen behar eta erabilerarako uzten dira  azpiegiturak   eta ekonomikoki  ere lagundu egiten da, kilometro bat erosiz eta nola ez…korrika eginez!

 Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzeko balio duen edozer antolatu daiteke, animatu zaitez!

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik!

 

Jaietan

Herriko jaietan Gizarte-Etxeak paper berezi bat hartu izan du beti. Izan ere, bere filosofia parte hartzaileari esker, jai-egunak aproposak izaten dira urteko lan asko gauzatzeko. Zalantzarik gabe, Andra Mari jaiak, Gizarteko diru-iturrien sarrerari dagokionez, garrantzitsuenak izaten dira. Herriko beste jaietan, Basakoetxen esate baterako, bestelako lanak egiten dira, bazkari muntaiaren materiala eramatea, adibidez.

Esan bezala, Andra Mari jaiak izan ohi dira benetako exijentzia eskatzen diotenak Gizarte Etxeari, bai kultur gune bezala eta baita laguntzaileen beharrizanagatik. Zorionez, urteen poderioz, giza sare erraldoi bat josi ahal izan da eta egun 100 pertsona inguruk ondo antolatutako ekintzetan lan egiten dute Gizarte eta Arrankudiagaren mesederako..

Antolamendua ez da bereziki konplexua; jende kopuru ezberdineko taldeak osatzen dira eta bakoitzak zeregin zehatz bat betetzen du. Zeregin garrantzitsuen artean, jaien kronologia jarraituz, hauexek aipa ditzakegu:

  • Karparen muntaia: Andra Mari jaiak baino aste batzuk aurretik prestatzen da; Gizarte-Etxearen atzeko plazan kokatzen da. Tamaina handikoa izanik, egun beteko lana eskatzen du gehienetan. Normalean dozena bat lagun egoten da lanean eta, bezperan, marmitako egunean ematen zaio lehenengo astindua.
  • Marmitako afaria: Txapelketan parte hartu eta gero, jende asko hurbiltzen da karpara. Denon artean mahaiak muntatu eta elkarrekin afaltzen dugu bertan, jai-giroan eta ondo pasatzeko gogoekin beti.
  • Barra bereziaren muntaia: Jaiak baino aste bat lehenago edo, bost- sei lagunen artean antolatzen dute barra eta Berakatz Eguneko musika-jartzailearen txokoa.
  • Odolosteak: Lan gehien eskatzen duen ekintzetako bat da hau. Izan ere, horrenbeste odoloste egiteko jende asko behar da: arroza eta porruaren prestaketan, suaren antolamenduan, odolosteak egin eta egosten... Goizean goiz, emakume zein gizon, lanean hasten dira, goiz erdirako lanak bukatuta egotea helburu.
  • Txanda bereziak tabernan: Jaiak direla eta, txanda bereziak egiten dira; lana askoren artean banatzea da asmoa, horrela  guztiok jaietan gozatu ahal izateko.
  • Berakatz Eguneko afariak: Gau honetan, ehunka pertsonek afaltzen dute bertan ordu gutxiko tarte batean. Arratsaldeko 8etarako dena prest egoten da: lau bat sukaldari, bi lagun momentuko garbiketetan, dozena pare bat zerbitzari, beste hiru lagun harrikoa antolatzen, postre eta kafeetan beste dozena erdi bat kide eta, noski, diruzaina eta maîtrea. Denak, “profesionalak” egun horretarako, dakiten erarik onenean bezeroak pozteko prest!
  • Berakatz Eguneko musika tabernan: Gau honetan musikak oso paper garrantzitsua betetzen du. Horretarako, Gizartek musika-jartzaile profesional baten laguntza izan du azken urteetan. Eskerrik asko Bull.
  • Gizarteko garbiketa orokorra: lan gogorra Berakatz Egun ostean egiten dena. Ajea guztiz gainditu barik, hamabost bat lagun ibiltzen da astearte arratsaldean jaietako eta urte guztiko garbiketa orokorra egiten.

Anima zaitez jaietan parte hartzen!

“Eman ezik ezin hartu”    “Sin dar, no se puede recibir”     

“Uzta ereitearen saria da”      “La cosecha es el premio de la siembra”

 

Crea tu propia página web con Webador